2015(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

2015(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

BERTSO JAIALDIA

Egun batean, jeiki garenetik oheratu arte zer gertatu zaigun kontatu dugu bertsoen bitartez. Hona hemen jaialdiaren argazki batzuk.







GURASOEN HITZALDIAK

Aurreko ostiralean Ixtekot Lizarralde eta gaur Rober Hurtado gonbidatu ditugu ikastolara beraien lanbideari buruz hitz egin diezaguten, lantzen ari garen unitatearekin lotura zuzena daukatelako.
Ixtekotek baratza ekologiko batean egiten du lan Astigarragan eta Rober Ataungo eta Lazkaoko basoetan basozaina da.
Mila esker bioi zuen denbora eta pazientzia  eskaintzeagatik! 





EUSKARAZ BIZI IPUIN LEHIAKETA

Aurtengo ipuin lehiaketan saria Elene Ocarizek irabazi du eta lehenengo aldiz, bi aipamen berezi ere banatu dira: Beñat Leundarentzat eta Unai Hurtadorentzat. Bejondeizuela! 


EUSKARAZ BIZI JAIALDIA

Euskaraz Bizi jaialdian gure gelako lau ikaslek hartu zuten parte abesbatsean abestuz.



2015(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

AGENDA 21-EKO UDAL FOROA

Joan den astean, 5. mailatik Unai Hurtadok eta Gorka Gabilondok, Agenda 21en inguruan Udal Foroan parte hartu zuten, Urretxuko eta Zumarragako alkateei gure lanak eta erabakiak aurkeztuz.






2015(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

JUUL BOZKETA

Aurreko urteetan bezelaxe, aurten ere libururik  eta ilustratzailerik gogokoenak bozkatu ditugu.



















2015(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

AGENDA 21

Hona hemen, Agenda 21en inguruan egindako hausnarketaren ondoren, ikastolak udaletxean aurkezteko osatu duen planoa.


KORRIKAREN INGURUAN

Zer da guretzako hitz batean euskara? Hitz horiekin lore baten petaloak egin ditugu eta lore horri guk ematen diogu bizitza.


ARGIA,BEROA ETA SOINUA

Gai honetan esperimentuek izugarrizko garrantzia izan dute.

                                                                                                         


Argiaren propietateak: islapena eta errefrakzioa.
 Periskopioa argiaren islapenean oinarrituta dago. 


                                                               Argiaren errefrakzioa.


Ostadarra: argi zuria errefrakzioaren ondorioz koloreetan bana daiteke.

Newtonen gurpila


Metalak, beste solido, gas eta likido guztiak bezala, beroarekin dilatatu egiten dira.

Ispilu ganbila edo konbexua eta ispilu ahurra.


Beroa irradiazioz, kondukzioz eta konbekzioz heda daiteke:
                                                                       Kondukzioz


                                                 Konbekzioz

Soinua uhinen bidez hedatzen da.
                                                                           






2015(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

LEPEL PELIKULA

Eta astelehenean  zinera joan ginen Lepel pelikula ikustera.



Pelikula honek bederatzi urteko Lepel gaztearen historia kontatzen du. Gurasoen desagerketa misteriotsuaren ostean, Koppenol amona gaiztoa arduratuko da berataz, umea esklabu bezala erabiliz.
Egun batean Lepelek, nazkatuta, ihes egingo du amonaren etxetik eta denda handi batera joko du hala-nola ezkutatzera. Bertan, jertse-artean sekretuan bizi den  Bibi nerabe gogorrarekin egingo du topo eta bien artean laguntasun heldua haziko da. Gaztetxoek, gainera, Broer dendako nagusiarekin txora-txora eginda dagoen Max dendariaren laguntza izango dute.
Max eta  Bibi Lepelen gurasoak aurkitzeko plan bat lantzen hasiko dira eta euren bilaketa aurrera doan heinean Broer, euren konplot-ean inplikatuko dute, honen borondatearen kontra. Koppenol-ek, berriz, ez du Lepel hain erraz galdu nahi eta horregatik, umearen irakaslearekin bat eginda, umea berreskuratzen saiatuko da. Egunean zehar denda jada ez da izango Lepelentzat toki seguru bat. Zorionez,  Bibi alboan dauka  eta honek amonaren hatzamarretatik alde egin eta bere gurasoak bilatzen lagunduko dio.

2015(e)ko martxoaren 2(a), astelehena

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSO-PAPER LEHIAKETA

Joan den ostiralean Gipuzkoako eskolarteko Bertso-paper lehiaketan parte hartu zuten gelako lau lagunek (Mirenek, Elenek, Beñatek eta Unaik) eta bapatean Unaik, lau oin emanda, asmatu behar izan zuen bertsoa. A, ze nerbioak pasatu genituen! Hona hemen idazteko gaia: "Sorginen etxea bisitatu behar dugu".



SEXUALITATEKO IKASTAROA

Aurreko astean, sexualitateko lau orduko ikastaroa jaso dugu sexologa baten eskutik eta gure bizitzan, oso baliogarriak izango diren hainbat gauza ikasi ditugu.


2015(e)ko otsailaren 24(a), asteartea