2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

BAKETIK - ELKARBIZITZA - ANTZERKI FORUM

Aurreko astean, Baketik taldearen eskutik balio etikoak lantzeko Antzerki Forum tailerra burutu genuen. Bertan, elkarbizitza hobetzeko hainbat ideia bururatu zitzaizkigun.  Gaia lantzen tutoretza saioetan jarraituko dugu.



  

ESPAINIAKO PROBINTZIAK

Espainiako probintziak ikasteko unea iritsi zaizu.  Izenak eta mapan kokatzen jakin behar duzu eta mapa hauek lagunduko dizute zeregin horretan. KLIKATU



2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

GAIA ERREPASATZEN

ESKEMA

Puff... ez da erraza izan ikasi dugun guztia orrialde batean sartzea, baina hemen dago gai honi dagokion kontzeptu mapa. Errepasorako baliagarria izan daiteke.




2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

ILARGIA


 Ilargiari buruzko informazioa irakurtzeko  KLIK  egin hemen.        






Orain daukazu   GALDERAK erantzuteko aukera .

Eta Ilargiaren fasei buruz HEMEN bideo motz bat.

  Ilargi eklisea, Eguzkia, Lurra eta Ilargia lerrokatzen direnean gertatzen da.



Eguzki eklipsea berriz, Eguzkia, Ilargia eta Lurra lerrokatzen direnean.

2014(e)ko urriaren 4(a), larunbata

IZAZPI - BELOKI - ANTIO

Ikasturte hasieran  Izazpira  igotzea,  hirugarren  zikloko ekintzarik politenetakoa da. Gutako askorentzat lehenengo aldia zen eta eguraldi zoragarriari esker, izugarri gozatu genuen. Hona hemen muestra txiki bat:






2014(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

LURRA

Lurrari buruzko INFORMAZIOA


Lurrari buruzko GALDERAK




EUREKA MUSEOA

 Atzo Eureka museoan Planetariuma ikusi eta bi tailer desberdin egin genituen: Biobisita eta Urtaroak. Oso interesgarriak izan ziren, baina gehiena museoa era librean bisitatzea gustatu zitzaigun.





Eta hemen hiru irudi urtaroak ulertzeko.