2015(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

2015(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

BERTSO JAIALDIA

Egun batean, jeiki garenetik oheratu arte zer gertatu zaigun kontatu dugu bertsoen bitartez. Hona hemen jaialdiaren argazki batzuk.







GURASOEN HITZALDIAK

Aurreko ostiralean Ixtekot Lizarralde eta gaur Rober Hurtado gonbidatu ditugu ikastolara beraien lanbideari buruz hitz egin diezaguten, lantzen ari garen unitatearekin lotura zuzena daukatelako.
Ixtekotek baratza ekologiko batean egiten du lan Astigarragan eta Rober Ataungo eta Lazkaoko basoetan basozaina da.
Mila esker bioi zuen denbora eta pazientzia  eskaintzeagatik! 





EUSKARAZ BIZI IPUIN LEHIAKETA

Aurtengo ipuin lehiaketan saria Elene Ocarizek irabazi du eta lehenengo aldiz, bi aipamen berezi ere banatu dira: BeƱat Leundarentzat eta Unai Hurtadorentzat. Bejondeizuela! 


EUSKARAZ BIZI JAIALDIA

Euskaraz Bizi jaialdian gure gelako lau ikaslek hartu zuten parte abesbatsean abestuz.



2015(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

AGENDA 21-EKO UDAL FOROA

Joan den astean, 5. mailatik Unai Hurtadok eta Gorka Gabilondok, Agenda 21en inguruan Udal Foroan parte hartu zuten, Urretxuko eta Zumarragako alkateei gure lanak eta erabakiak aurkeztuz.